XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
II. ATALBURUA LAGUNTZAK I. SAILA.Diru-ezarketa onargarriek gutxienez zortzi milioitara iritsi behar dute.
A) Maileguen ezaugarriak.
a) Gehieneko kopurua diru-ezarketa onargarriaren %60koa izango da.
b) Diruz lagundutako maileguaren urteko gehieneko zenbatekoa, enpresa batek jaso dezakeena, ez da izango 350 milioi baino gehiagokoa.
c) Epea: 5 eta 7 urte bitartean, hasierako gabealdia barne.
Luzeenik ere honako hauek izango dira: - 7 urtetarako maileguak: 24 hilabete / - 6 urtetarako maileguak: 18 hilabete / - 5 urtetarako maileguak: 18 hilabete.
Gabealdi ez da inola ere 12 hilabete baino txikiagoa izango.
d) Epemuga: Hiruhilabeterokoa jasotakoa eta korrituak kitatzeko, epemugako hiruhilabetetan.
e) Erabil daitekeen gehieneko korritu-saria Dekretu honetako 3. ataleko 1-b) idatz zatian esandako Itunean ezarriko da.
B) Hobari-sariak: a) Maileguen izenezko korritu-sariaren 3,5 puntu arte, orokorki.
b) Maileguen izenezko korritu-sariaren 4,5 puntu arte, betekizun hauek bilduz gero: